22:15ean
Barasoainen izango dira gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa
EITB Media
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Nafarroako herri txiki honetako auzokideen istorioak aztertuko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Nafarroako Barasoainen izango dira gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.
Pagadik herriko kontuak ezagutuko ditu Oihanen laguntzaz eta Barasoain, Turrillas musikariaren jaioterria izanik, haren pieza ezagun bat entzuteko aukera ere izango du. Gainera, aurkezleak bizikletan ibiltzeko duen abilezia ere erakutsi beharko dio Ainhoa txirrindulariari. Bestalde, telebista lehiaketak gustuko dituen Virginia ezagutuko du. Amaitzeko, herriko nekazaritza ezagutuko du Asierren bitartez.
Zuhaitzek, bere aldetik, Maik gaztea topatuko du, musika instrumentuak etxeko zein txokotan dituen erakutsiko diona. Horrez gain, zeinu hizkuntzan hitz batzuk ikasiko ditu Iratxeren laguntzaz, eta 29 urterekin dituen sei ume txikiak ezagutuko ditu. Bukatzeko, Mitxelekin egongo da. Jaiotzez Goizuetakoa den gizonak suhiltzaile lanak egin zituen gaztetan.
"Herri Txiki, Infernu Handi" igande honetan izango da ikusgai 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en.