Itxi

ETB1en, 22:00etan

Vianan hasiko du hamaikagarren denboraldia "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak, igandean

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, 10 urteko ibilbidea ospatzeko, Oronoz-Mugairin atal berezia grabatu dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera. Urtarrilaren 5ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Herriko herri txiki eta auzoen berezitasunak eta xarma ezagutzera ematea helburu duen "Herri Txiki, Infernu" saioak hamaikagarren denboraldiari ekingo dio igande honetan (abenduak 15), ETB1en eta eitb.eus-en. Nafarroako Viana herria izango dute abiapuntu Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, eta Bizkaia eta Araba aldean ibiliko dira hurrengo bi saioetan: Gautegiz-Arteaga eta Guardia

Urtarrilaren 5eko saioak kutsu berezia izango du, programaren 10. urtemuga ospatuko baitituzte. Horretarako, zortzi denboralditan Pagadiren bikote izandako Zuhaitz Gurrutxaga gonbidatuko dute. Hiru aurkezleek Oronoz-Mugairiko herritarrekin batera ospatuko dute urtemuga garrantzitsu hori. 

Lantz, Mendexa, Karrika, Puiu, Goiatz, Trapagaran, Zeanuri eta Luiaondo ere bisitatuko dituzte Miren Nogalesek eta Pagadik. Euren umore bereziarekin, lekuan lekuko bizilagunak ezagutu eta haiekin batera tarte ederrak pasatuko dituzte. Sebastian Lizaso bertsolaria izango dute lagun, ohi bezala.

Bideoak (1)