22:15ean
'Hi, Selfie!' Gasteizen ibiliko da gaur gauean
A.E. | EiTB
Mundakako 'Trebeak' eta Zumaiako 'Lotsagabeak' arituko dira nor baino nor gehiago 1.000 euroko saria eskuratzeko lehian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Gasteizko kaleak izango dira selfie onenaren agertokia 'Hi, Selfie!' saioan. Erdi Aroko kaleetan zehar, bi talde gazte eta gogotsu arituko dira elkarren aurka, selfie bitxienak, zailenak eta ausartenak egiten: Mundakako Trebeak eta Zumaiako Lotsagabeak.
Beti bezala, Julian Iantzi izango da saioan nagusi, Euskadiko hiriburuan oraingo honetan. Horren aginduetara ibiliko dira lehiakideak. Ondoen nork egin selfie argazkia, berarentzako puntuak. Eta bukaerarako, zeregin latz eta dibertigarriena: aurkezle naparra aurkitzeko erronka. Bi taldeek 1.000 euroko saria izango dute jokoan.
Ostegun gauetan izaten da ikusgai 'Hi, Selfie!', 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
itb.eus-en.