Itxi

Gaur 15:00etan

Oteiza, Egaña eta Lujanbiorekin Dokan, 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.

EiTB

Agin Rezola eta Beñat Gaztelumendi ere bai, bertso bazkaritan, Urretxun.

Jorge Oteiza bertso saio batean izan da. Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin batera izan da oholtzan. Ohi zuen bezain probokatzaile eta zorrotz aritu da bere ideiak azaltzen. Haren esanetatik abiatuta kanturako gaiak proposatu dizkie Unai Elizasuk bertsolariei. Aldatzen Laguntzen antzerki konpainiak eta DOKA, Donostiako Kafe Antzokiak, Jorge Oteizaren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira antolatutako jardunaldiak itxi dituen ekitaldia arrakastatsua izan da oso. Maila bikaineko ikuskizunaz gozatu dute DOKAn bildu direnek. Han izan da Jon Artano ere. Ion Martinez aktore gazteari eskenatokia atontzen lagundu dio. Martinezek aspalditik du Oteizarekiko lilura eta haren obraz eta pentsamenduaz hitz egin dute. Oholtzara irten aurretik, kamerinoan, Martinez-Oteiza metamorfosiaren lekuko izan da Artano.

Asteko bigarren saioa Martxoan Bertsoa zikloko bertso bazkaria. Urretxuko Santa Barbara ermita ondoko jatetxean izan dira bertsotan Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezola.

'Hitzetik Hortzera' gaur, 15:00etan dago ikusgai ETB-1en, baita eitb nahieranen ere.