Itxi

23:15ean

Bertsolari Txapelketa Nagusian, gaurtik aurrera, 'Hitzetik Hortzera'

A.E.

EiTB

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipen zabala egingo dio ETBk astelehen honetatik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bueltan da 'Hitzetik Hortzera' saioa Euskal Telebistako programaziora. Bertsolari Txapelketa Nagusia abian jartzearekin bat izango dugu bertsoen inguruko tartea berriro ikusgai telebistan. Abendura bitartean, finalera arte, txapelketa izango da programaren mamia eta ardatza. 23:15ean, ETB1en

Hain justu, igande honetan abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia Amasa-Villabonan, eta gaur gauean, 'Goenkale'ren ondoren, 23:15ean, lehen final laurden honen laburpena eskainiko du ETB1ek 'Hitzetik Hortzera'n.

Urrian izango diren sei final laurden hauen laburpenak 'Hitzetik Hortzera'ko  igandeko tarte klasikoan eskainiko dira, 15:00etan, baita astelehen gauetan ere. Norrmalean, larunbatean jokatutako kanporaketaren berri igandean emango da eta igandeko final laurdenaren laburpena astelehenean.

Finalerdiak, oso-osorik azaroan

Azaroan jokatuko dira, berriz, Txapelketa Nagusiaren zazpi finalerdiak, eta ETBk osorik emango ditu. Zuzen-zuzenean, ETB HD katean bereizmen handian eskainiko dira larunbatean jokatzen direnak eta igandetakoak egun berean diferituan.

Halaber, zuzenean emateaz gain, larunbatetako saioen laburpena Igandeko HH saioan ikusgai izango da eta igandetako saioen laburpena berriz astelehen gauetako HH saioan.

Horrez gain, abenduaren 15ean Barakaldoko BECen izango den final handia  oso-osorik eta zuzenean ETB HDn eta ETB1en emango da.

Amasa-Villabonako final laurdena, astelehenean

Igandean, Amasa-Villabonan abiatuko den txapelketan honako bertsolariek hartuko dute parte: Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso. Jardunak ematen duenaren laburpena gaur gauean izango da ikusgai ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)