Gaur
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren mende erdiaz, 'Hitzetik Hortzera' saioan
A.E.|EiTB
Denboraldia ixteko, finalez final ibiliko da saioa gaur, bertsorik onenak errepasatuz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Hitzetik Hortzera' saioaren denboraldia ixteko, azkeneko programa ez da txantxetakoa izango. Aurten mende erdia beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik. Txapela Uztapidek jantzi bazuen ere, Xalbadorrek jasotako txistualdia izan zen bertsozale gehienen memorian iltzatuta geratu zena.
Txapelketa hartatik abiatuta, finalez final ibiliko dira, mende erdi honetan entzun diren bertsorik onenak errepasatuz. Eta errepaso hori egiteko lau gonbidatu izango dituzte: Mixel Itzaina, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal. 2017ko udazkeneko Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko gaitu programa honek, orduan itzuliko baita ‘Hitzetik Hortzera’ ere, azalberrituta.
'Hitzetik Hortzera' gaur izango da ikusgai, 15:00etan, eta ondoren EiTB Nahieran-en.
an-en.