Kargatzen...
Itxi

Bertsolaritza

Donibane Lohizuneko saioa zuzenean eta 'Hitzetik Hortzera', gaur, EiTBn

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Iparraldeko finalaurrekoan Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio arituko dira.

Maialen Lujanbio bertsolaria

Gaur zuzenean eskainiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko Donibane Lohizuneko finalaurrekoa ETB4n eta eitb.eus atarian arratsaldeko 16:55etik aurrera. Bi ordu lehenago, pasa den igandean Amurrion jokatu zen saioko bertsoaldi onenak eskainiko dira 'Hitzetik Hortzera'n.

Igandean Donibane Lohizunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko azkenaurrena. Han izango dira kantuan Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio.

Saioa zuzenean eskainiko da ETB4en eta eitb.eus atarian 16:55etik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.

Igandeko 'Hitzetik Hortzera'n, Amurrioko bertso onenak

Pasa den igandean Amurrion jokatu zen bosgarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko lehena. Han izan ziren kantuan Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Bertsoaldi onenak eskainiko dira igandeko 'Hitzetik Hortzera'n, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en.

Informazio gehiago (2)