Kargatzen...
Itxi

15:00etan

Ximun Fuchs izango da, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Baiona, Amurrio, Elgoibar eta Getariako bertsoaldiak ere eskainiko ditu aste honetako programak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bete-beterik dator aste honetako 'Hitzetik Hortzera' programa. Ximun Fuchs aktore eta zuzendaria izango dute gonbidatu. Antzerki-lan ezagun ugaritan parte hartu izan du: Errautsak, Hamlet eta Francoren bilobari gutuna, esate baterako. Horrez gain, Non filmaren egileetako bat ere bada. Berarekin egindako elkarrizketa mamitsua eskainiko dute.

Seaskaren alde, Baionan

Joan zen urtarrilaren 12an Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Igor Elortza eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren kantuan Baionako antzokian, Seaskaren alde. Hango bertso batzuk ekarriko dituzte aste honetako programara. Besteak beste, zaborren eta txapelketaren inguruan kantuan entzungo ditugu bertsolariak.

Dietan, Amurrion

Gabonetako oporraldian bertso jaialdia egin zen Amurrion ere. Eguberrietako otordu-giroan, dietaren inguruan kantuan aritu ziren Aitor Sarriegi eta Jon Maia. Ale eder eta umoretsuak utzi zituzten, eta igandeko programan eskainiko dituzte.

Ohorezko sakeaz, Getarian

Sare sozialetan bolo-bolo ibili da Maialen Lujanbiok joan zen igandean Realak eta Bartzelonak jokatu zuten futbol partidan egin zuen ohorezko sakearen irudia. Partidara joan aurretik Getarian aritu ziren kantuan Maialen Lujanbio bera, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Igor Elortza. Uxue Alberdi gai-jartzaileak ohorezko sakearen inguruko gai bat jarri zien Maialen Lujanbiori eta Amets Arzallusi, eta bertsoaldi hori ere ekarriko dute pantailara.

Horrez gain, Elgoibarko jaialdiko bertso on batzuk ere izango dira gozagai.

Astero bezala, igande bazkalostean izango da hitzordua, 15:00etan, ETB1en. Eta eitb.eus-en eskueran izango da programa

Bideoak (1)