Kargatzen...
Itxi

15:00etan

Zientzia eta bertsoa uztartuta, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n

EiTB

Leer en Castellano

Pedro Migel Etxenike zientzialariarekin “Passion for Knowledge” jardunaldien inguruan arituko dira, eta haren baitan antolatutako bertso saioak emandakoa eskainiko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostian antolatutako Passion for Knowledge jardunaldietan bertsoak badu bere tartea, eta horren bultzatzailea da Pedro Migel Etxenike: zientzialari ezaguna eta bertsozalea. Berarekin bilduko da Eider Perez, gaur, 'Hitzetik Hortzera' saioan. Bertsolaritzarekiko duen miresmenaz, eta bertsoaren eta zientziaren arteko loturaz mintzatuko dira. 

Jardunaldiotako bertso emanaldiaz gainera, Galdakaoko, Berako eta Loiuko Lauroeta auzoko saioetan bildutako bertsoaldiak ere eskainiko dituzte. 

Antton Telleriaren kuttuna 

Goizez irratian eta gauez telebistan, Antton Telleria etengabeko komunikazio lanean aritzen da; eta halako hitz-jokoen maitale batek bertsozalea izan behar zuen nahitaez. Amets Arzallusek Euskal Herriko txapela irabazi zuenean botatako agurra du begiko, eta horren arrazoiak adierazi dizkigu. 

Gaur, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai denboraldi honetako 'Hitzetik Hortzera'ren bigarren atala.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)