Itxi

15:00etan

Gorputzak oholtzan duen eraginaz arituko dira, gaur, 'Hitzetik Hortzera'n

EiTB

Leer en Castellano

Horri buruz hitz egingo du Eider Perez aurkezleak Onintza Enbeitarekin eta Sustrai Colinarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bertsolariak ez dira garuna bakarrik. Ikusi eta definitu daitezkeen gorputzak igotzen dira oholtzara: emakumeak, gizonak, transak, lodiak, argalak, burusoilak, iletsuak, zuriak... Askotan aipatzen diren ezaugarriak dira batzuk; inork aipatzen ez dituenak beste batzuk. Buruaz harago, guztiak du zeresana. Horretaz aritzeko joko dute  Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariengana 'Hitzetik Hortzera'n gaur.

Bertsolaritza definitzerakoan, hain garrantzitsua den gorputzak duen eraginaz galdetuko diete Onintza Enbeitari eta Sustrai Colinari. Nola baldintzatu du gorputzak haien bertso jarduna? Gorputzari buruz kantatzea askatzailea edo zapaltzailea izan daitekeen ere galdetuko diete, eta baita zer kantatzen dugun eta zer isildu.

Beasainen, Errenterian, Gasteizen, Gernikan, Iurretan eta Zaldibarren

Igande honetan, bertso sortez gozatzeko musika, bertsoa eta ilustrazioa uztartuko dituzte. Rosi Lazkanoren 'Hanka puntetan' bertso sorta kantatuko du Maddalen Arzallusek, bertsoak musikatzeko ardura izango dute Araitz Bizkaik eta Gari Otamendik, eta bertsoak ilustratzekoa, aldiz, Txakur Gorriako Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok.

Bestalde, Euskal Herriko hainbat txokotan izan diren bertsoaldiak ekarriko dituzte pantailara, Beasainen, Errenterian, Gasteizen, Gernikan, Iurretan eta Zaldibarren izango da 'Hitzetik Hortzera'.

'Hitzetik Hortzera' igandero izaten da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, eta astelehenetik aurrera, EiTB Nahieran atarian.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)