Larunbatean
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, gaur, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en
EiTB
Ilaski Serranok aurkeztuko du emankizuna eta ondoan izango du Martin Aramendi aditua iritzi-emaile lanetan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eskainiko da, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en, zuzenean, 16:55etik aurrera. ETB1en, berriz, gaueko albistegiaren ondoren izango da ikusgai, 21:00etan. Ilaski Serranok aurkeztuko du emankizuna eta ondoan izango du Martin Aramendi aditua iritzi-emaile lanetan.
Hiru finalaurreko jokatu ostean, osatu da Illunben kantatuko duen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finaleko zortzikotea: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran dira oholtzara igoko diren bertsolariak.
'Hitzetik Hortzera'n, igandean, onena
Halaber, 'Hitzetik Hortzera' saioak finalean bizitako giroa ikusi, bertsoaldi onenekin gozatu eta oholtza gainean bertsotan aritu diren protagonisten hitzak eskainiko ditu igandean, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en; eta astelehenetik aurrera, EiTB Nahieran atarian izango da saioa.