Itxi

15:00etan

Inaxi Etxabe bertsolariarekin solasean, gaur, "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

Leer en Castellano

Bestalde, COVID-19ak bertso plaza geldiarazi duenez, urteko bertsoaldien bilduma eskainiko dute, bertso berriagoen faltan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Inaxi Etxabe bertsolariak bere etxera gonbidatuko du gaur "Hitzetik Hortzera"ko lantaldea. Duela 87 urte sortu zen Oikiako baserri batean, eta bere ibilbidean hainbat eta hainbat bertso kantatu eta idatzi izan ditu, baita sariketak irabazi ere. Bestalde, COVID-19ak bertso plaza geldiarazi duenez, urteko bertsoaldien bilduma eskainiko dute, bertso berriagoen faltan.

Oikian jaio zen Inaxi Etxabe, 1933ko martxoaren 26an, hamaika senideren artean gazteena. Bere etxean izan da Eider, bere urtebetetzea pasa berritan. Baserri giroan sortu zen Inaxi, eta orduko baserriko bizitza nolakoa zen galdetuko diote. Pilotarako eta dantzarako sena ere bazuen, eta oso ongi moldatzen zen batean zein bestean. Dena den, zaletasun handienak kantagintza eta bertsolaritza izan ditu txiki-txikitatik. Gaur egun mantentzen ditu zaletasun horiek, eta igandeko programan horren testigu izango gara. Bertso sortekin hainbat sari eskuratutakoa da Inaxi Etxabe, eta Basarri bertsolari ezagunari ere sekulako erantzuna eman zion emakumeen aurka idatzi zituen bertso batzuen harira.

Isildu ez zirenak: Joxepa Zubeldia

Aste honetan ere izango da bertsolaritzaren historian arakatzeko tartea. Hernaniko Ibarluze baserrian jaio zen Joxepa Zubeldia, 1865ean. Kaxiano Zubeldia anaiarekin sarritan jarduten zuen bertsotan etxean, eta Gabonetan eta santa eske garaian etorritako taldeekin balkoitik bertsotan aritzen zen. Bertso ugari ere idatzi zituen. Bere lagun baten baserrian pasatzen zuen tartea horretarako, etxean, bere seme-alabek ez baitzuten gogoko amaren bertsozaletasuna.

Eta egungo bertsoaldiei dagokienez, COVID-19ak bertso plaza geldiarazi duenez, urteko bertsoaldien bilduma bat eskainiko dute. Hala, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Izturitzen, Senperen, Tolosan, Beasainen eta Elgoibarren izango dira.

Igandeetan, 15:00etan, "Hitzetik Hortzera" ETB1en eta eitb.eus-en, eta, ondoren, EiTB Nahieran atarian.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)