15:00etan
Ahalduntze Bertso Eskolara joango dira gaur "Hitzetik Hortzera" saioan
EiTB
Bertsolari eta gaijartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilgunea ezagutzeko aukera izango dugu.
Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Urte hasieran eskainitako "Hitzetik Hortzera"n eskola gehiago ezagutzeko aukera izan zuten; gaur berreskuratuko dute saio hori, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Bosgarren ikasturtea izan du aurtengoa Ahalduntze Bertso Eskolak. Bat-batean trebatu nahi duten bertsolari eta gai-jartzaile emakumeei zuzendutako bertsoeskola da; hilean behin elkartzen da taldea, eta horietako hitzordu batera agertu zen "Hitzetik Hortzera" urtearen hasieran.
Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartzen duten lau lagunekin elkartuko dira, eta beraiek kontatuko dituzte eskolan bizitakoak eta ikasitakoak: Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirre, Ainhoa Aranburu gai-jartzailea, eta Amaia Iturriotz eta Maider Arregi bertsolariak.
Orduko jaialdi zenbaiteko bertsoaldiak ere izango dira tartean.