Itxi

21:00etan

Joxe Mari Iparragirre gogoan, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Haren omenez, Urretxun, Maialen Akizurekin eta Gernikan, Onintza Enbeitarekin elkartuko da da Eider Perez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

200 urte igaro dira Joxe Mari Iparragirreren jaiotzatik. Poeta, bertsolaria, musikaria, erbesteratua, bohemioa... dagoeneko mito bilakatu den gizon honen bizitzaz arituko da larunbatean, "Hitzetik Hortzera" saioa. Horretarako, bere bi estatua famatuenen aldamenean izango da saioa bi bertsolariren konpainian, Urretxun, Maialen Akizurekin izango da eta Onintza Enbeitarekin, Gernikan.

Urretxun jaio zen Joxe Mari Iparragirre baina ez zen leku batean geldirik egoteko gizona. 14 urterekin hartu zuen parte lehenengo Karlistaldian, eta hura galduta, Frantziara egin zuen ihes. Han garatu zituen bere musikarako dohainak, eta Italian, Suitzan, Alemanian eta Londresen zehar ibili zen kantuan. 13 urteren ondotik itzuli zen Euskal Herrira, baina bigarren erbestealdi bat ere izan zuen, bere kantuekin euskaldunengan sentimendu biziak pizteagatik bota baitzuten Euskal Herritik. 

"Bertsoaldi kuttuna" atalean, Urnietatik Joxe Mari Iturbe bertsozalearekin elkartuko dira bere bertsoaldi kuttuna zein den galdetzeko; urte batzuk atzera eginda, Manuel Lasarte bertsolariaren bertsoaldi eder bat entzuteko aukera izango dugu. 

Bukatzeko, bertsoaldiak ez dira faltako, eta Atarrabiako, Berriozarko, Lizartzako eta Ondarroako aleak eskainiko dira.

"Hitzetik Hortzera" larunbatean izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)