Itxi

21:00etan

Rosi Lazkanorekin solasean, gaur, "Hitzetik Hortzera" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Ondoren, Arkaitz Goikoetxea oiartzuarrak 2000. urteko Osinalde Sariketako finalean aurkeztutako bertsoaldia izango da ikusgai.

Rosi Lazkano eta Eider Perez. Argazkia: EiTB.

Oriora joango da "Hitzetik Hortzera" saioan asteburu honetan. Han dugu hitzordua Rosi Lazkano bertsolariarekin. 50 urterekin hasi zen Orioko bertso-eskolan, baina ume-umetatik bizi izan da bertsoari eskutik helduta. Gurasoak oso zaleak zituen, eta neba-arrebek elkarri puntuak jarriz arintzen zituzten baserriko lanak. Ordutik Rosiren denbora-pasarik maiteena da hitzaren jolasa, gozamen hutsa. Berarekin solasean ariko da Eider, aste honetako "Hitzetik Hortzera"n eta bertsolari oriotarraren bizitza eta bertsoak izango dituzte hizketagai.

Bertsoaldi kuttuna, Oiartzundik

Larunbateko saioan Oiartzungo bertso-eskolako Ander Lizarralde eta Josu Ibargurenekin elkartuko gara. Arkaitz Goikoetxea oiartzuarraren bertsoaldi bat aurkeztuko digute; hain zuzen ere, 2000. urteko Osinalde Sariketako finalean kantatutakoa.

Gainera, Galdakaon eta Amezketan izandako bertso jaialdietako ale onenak entzungo ditugu; eta, noski, Rosi Lazkanok urte hauetan zehar kantaturiko bertsoaldi sorta ederra ere ikusteko aukera izango da.

"Hitzetik Hortzera" saioa larunbatero izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)