Itxi

21:00etan

Erika Lagoma eta Xabier Silveira bertsolariak, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

Leer en Castellano

Bi bertsolari lesakarren joan-etorriak ezagutzeaz gain, Murgiako, Barañaingo eta Zizurkilgo bertso-saioak eskainiko dira.

Xabier Silveira eta Erika Lagoma bertsolariak. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, urriak 17, denboraldi baterako aldendu ostean, plazan berragertzea erabaki duten bi bertsolarirekin, Erika Lagomarekin eta Xabier Silveirarekin, elkartuko da "Hitzetik Hortzera" saioa Lesakan.

Lagomak erronka bota zion bere buruari, 40 urte betetakoan txapelketan emango zuela izena berriro. Datorren urtean beteko ditu, eta aurten hasi da plazei baiezkoak ematen. Silveira ziur zegoen ez zuela inoiz berriro jendaurrean kantatuko. Horixe erabaki zuen duela zazpi urte, baina, pixkanaka, urek berriro eraman dute bertso-eskolaren ibilgura, eta, han, doinu eta bertso zaharren artean, umetako ilusioarekin egin du topo. Bera ere hasi da plazak egiten.

Murgiako, Barañaingo eta Zizurkilgo bertsoaldiak

Amets Aizpurua eta Haritz Esteban Getariako bertso-eskolako kideak dira: bata luzaroan bertsoari loturik; eta bestea, hasiberriaren ilusioarekin. 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaraino eramango gaituzte bertsoaldi kutuna aukeratzeko.

Gainera, Murgian egin zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrila Arteko Txapelketako finaleko hautaketa entzungo dugu; Barañaingo jaialdiko bertsoaldiak eta baita Kilometroak Astearen barruan Zizurkilen antolatutako saioko sorta bat ere.

"Hitzetik Hortzera" saioa 21:00etan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)