Kargatzen...
Itxi

15:00etan

Bertsolaritza eta sukaldaritza oholtza berean, gaur, "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

Leer en Castellano

Plater baten sormen prozesua eta bertso-saio bat uztartuko dira igandeko saioan, bi sukaldari, eta bi bertsolariren lanari esker.

Maialen eta Aitzol, Zaporeak proiektuko sukaldariak. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioak bertsolaritza eta sukaldaritza elkartuko ditu Chillida Lekun eskaini zen Bertsoa Sutan emanaldi bereziarekin.

Horrez gain, Zaporeak proiektuko kideak izango dira saioaren gidari, eta bidelagun izango dituzte Aitzol Zugasti eta Maialen Cano sukaldariak, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolariak eta Maite Berriozabal gai-jartzailea. Umamia edo bosgarren zaporea izango dute jomuga.

Bertso mokaduak, Hernani eta Zumaiatik

Aitor Odriozola Altzako bertso-eskolako kideak aurkeztuko du aste honetako bertsoaldi kutuna, eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiraino eramango du saioa

Chillida Lekuko saioko bertsoaldiez gainera, Zumaiako jaialdikoak ere berreskuratuko dira.

Gaur eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioa, 15:00etatik aurrera.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)