Itxi

21:00etan

Bertsoaroaren 30. urteurrena, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB

Leer en Castellano

Iruñea bertsoz, musikaz eta hitzaldiz bete du 30 aldiz Bertsoaroak, eta egindako ibilbideari begira jarriko da "Hitzetik Hortzera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bertsoaroaren 30. urteurrena izango du hizpide "Hitzetik Hortzera" bertsolaritza saioak gaur.

Kulturak eutsi dio bere egitarauari Iruñean, eta 30. edizioa bete du aurtengo Bertsoaroak, bertsolaritzari eskainitako Iruñeko hilabete kulturalak. Urteurren berezi horretan, Nafarroako bost ahots jarri dituzte parez pare saioan, urte hauetako bizipenez eta aurrera begirako erronkez aritzeko.

Alde batetik, Nafarroako Bertsozale Elkarteko Ander Perezekin elkartu dira Iruñeko Kondestable Jauregian, han antolatzen baitira Bertsoaroko zenbait ekitaldi. Bestetik, duela 30 urte gai-jartzaile lanetan aritu zen Mikel Taberna eta gaur egun gai-jartzaile lanetan diharduen Alaitz Rekondo elkartu dituzte Nafarroako Antzerki Eskolan. Eta bertsorik ez delako bertsolaririk gabe, bi bertsolari gazterekin ere egin dute hitzordua; Joanes Illarregi eta Sarai Robles bertsolariekin hain zuzen.

Aurtengo Bertsoaroko lehen bertso saioa ere eskainiko dute. Duela 30 urte kantuan aritutako Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso, eta gaur egungo bi bertsolari arituko dira batera, Joanes Illarregi eta Sarai Robles. Gainera, Etxarri-Aranatzen izan zen jaialdiko bertsoaldi hautaketa ere eskainiko dute.

Bertsoaldi kuttuna, Gasteiztik

Aroa Arrizubieta eta Unai Anda Gasteizko bertso-eskolako kideak ezagutuko dituzte asteburuko saioan: 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bertsoaldi bat aurkeztuko dute.

"Hitzetik Hortzera" saioa larunbatetan izaten da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)