21:00etan
Etxepare Rap proiektuaz, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan
EITB Media
Horrez gain, Tolosako eta Hernaniko bertso saioak entzuteko aukera ere eskainiko du saioak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetako "Hitzetik Hortzera" Imanol Epelde zarauztarrarekin elkartuko da. Bera da Etxepare Rap proiektuaren sortzailea eta, besteak beste, proiektuaren hastapenez, helburuez eta abestien sormen prozesuaz arituko dira.
Ofizioz euskara irakaslea da Imanol Epelde, baina ez nolanahiko irakaslea. Ikasleekin euskal literaturako testuak irakurtzen ari zela etorri zitzaion musika gehituz letra horiek beste modu batean lantzearen ideia. Horrela sortu zen Etxepare Rap. Autore garrantzitsuen testuak hartu eta kantu bihurtzen ditu zarauztarrak, tartean, hainbat bertsolariren testu eta bertsoak ere bai.
Zarautzen elkartuko da saioa Imanolekin, berak kontzertuetarako entseguak egiteko erabili ohi duen lokalean. Hamaika abesti batzen ditu dagoeneko proiektuak, eta datozen garaietarako ere ideiak baditu irakasle zarauztarrak. Beharrezko materiala hartu eta nola sortzen duen azalduko du.
Abesti eta bideoklipen zatitxoak entzuteaz gain, Tolosan Atariak urtero antolatzen duen saioan eta Hernanin izango da Eider Perez: Bertsolataren egitarauaren baitan antolatu zuten bertso traman, hain zuzen ere. Aste honetako Kuttuna Garazi Astrain Altzoko bertso-eskolako kideak ekarriko du; eta Miren Artetxerekin Elgoibarren osatu zuten "pasapalabra" feminista gogoratuko dute.
"Hitzetik Hortzera" gaur izango da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.