Itxi

21:00etan

Osinalde Sariketaren 50. urteurrena, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Gazte sariketen artean ezagunenetako bat da, eta bertsolari belaunaldi mordoa igaro da bertatik. Horretaz arituko da Eider Perez Eusebio Igartzabal eta Jokin Murua elkarteko kideekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteburu honetako "Hitzetik Hortzera" saioan Gabiriako Osinalde Sariketa izango dute hizpide, gazte sariketen artean ezagunenetako bat. 50 urte bete ditu eta bertsolari belaunaldi mordoa igaro da elkarte honetako mahai-ingurutik.

1971. urtean antolatu zen, lehen aldiz, Osinalde Sariketa, eta Patxi Iraola izan zen irabazlea lehen edizio horretan; 2021ean, Gorka Pagonabarragak jantzi zuen txapela. 50 urte igaro dira, eta ehundaka bertsolarik kantatu dute Gabiriako Osinalde Elkarteko mahai-ingurutik. Hala, azken urte hauetako irabazleak eta parte-hartzaileak elkartu, eta urteurren festa handia antolatu dute Osinalde Elkartekoek irailaren 17rako.

50 urte hauetan historia luzea dago, eta larunbateko saioan, belaunaldiez, bizipenez eta bertso gogoangarriez ariko dira Eusebio Igartzabal antolatzaile beteranoa eta Jokin Murua gaur egungo lantaldeko kidea.

Osinaldeko, Donostiako eta Getxoko bertsoaldiak

Hala, 50 urte hauetan kantaturiko bertsoaldi gogoangarri batzuk ekarriko dituzte pantailara. Horrez gain, Donostiako San Telmo museoan antolatu zen Baginen Bagara bertso saioko eta Getxoko Ez da Kasualitatea bertso saio musikatuko bertsoaldiak eskainiko dituzte.

"Hitzetik Hortzera" gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

 

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)