Itxi

Parte hartu

Nola izan 'Hizkamizka'ko lehiakide?

EITB

Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen saioan parte hartu eta diru mordoxka irabazteko e-posta bat idatzi behar da saiora.

Hizka Mizka lehiaketa

"Hizkamizka" saioan lehiakide izateko hizkamizka@eitb.com helbide elektronikora idatzi behar da. E-posta horretan parte hartu nahi duen pertsonaren datu guztiak zehaztu behar dira: izen-abizenak, adina, helbidea, herria, e-posta helbidea eta kontakturako telefono bat. Argazkia bidaltzea ere eskertuko da.

Zuhaitz Gurrutxagak gidatzen duen galdera-erantzunen lehiaketa honetan, dakizuna erakusteaz gain, diru apur bat poltsikoratzeko aukera duzu. Denboraldi honetan, inor ez da itzultzen esku hutsik; izan ere, lehian dauden bi lehiakideek euroak eramaten dituzte etxera. Are gehiago, irabazleak sari bikainak irabazteko aukera izango du: afaria hiru izarretako jatetxe ospetsu batean, edota astebeteko opor egunak Mediterraneoan.

Galdera-erantzunak eta euskal kantuak dira gure lehiaketaren oinarri. Trivial jokoan bezala, gai eta mota guztietako galderak egingo dizkie Zuhaitz Gurrutxagak lehiakideei eta horietako batzuetan pista batzuk ere izango dituzte. Zenbat asmatzeko gai izango zinateke? Idatzi "Hizkamizka"ra eta hartu parte. Anima zaitez, nahita ere, ez dago galtzerik!