22:30ean
"Hondar Ahoak" telesailaren bigarren atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Nerea Garcia inspektorea ohartuko da kasu hau ez dela borondatezko desagertze hutsa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, Itsaso disekatua "Hondar Ahoak" telesailaren bigarren atala izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
"Hondar Ahoak" lau atalez osatutako fikzioa da. Txintxua Filmsek ETBrentzat sortutako suspense minisailak thriller eta zinema beltzeko elementuak nahasten ditu.
Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Marinelen usadio batek dio itsasoko sekretuak lurrean kontatzen dituenari ahoa hondarrez beteko zaiola, itsasotik lurrera eramandako hitzek arrastoak uzten dituztelako.
Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorea arrantza portu batera bidaltzen dute patroi baten desagerpena ikertzera. Alex (Eneko Sagardoy) herriko agentearen laguntza izango du lan horretan. Berehala jabetuko da ez dela ohiko desagerpen bat eta ezer ez dela dirudiena. Ezin da aldez aurretik jakin iraganak zer ekarriko duen. Itsaso disekatua izeneko bigarren atalean, Nerea Garcia inspektorea ohartuko da kasu hau ez dela borondatezko desagertze hutsa.
"Hondar Ahoak" telesailaren bigarren atala, gaur, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.