Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Benetako lehia hasiko da gaur gauean 'Izan Invictus' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Talde galtzailea arriskuan egongo da eta partaide batek Invictus izateko aukera guztiak galduko ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Benetako lehia hasiko dute lehiakideek 'Izan Invictus' realityaren bigarren atalean. Lehen aurkezpen eta harremanen ondoren, oztopo berriak gainditu beharko dituzte.

Alex eta Manu Maritxalar kapitainek euren taldeak gidatu eta motibatu beharko dituzte; izan ere, onenek bakarrik lortuko dute lehiaketa gogorrean aurrera egitea. Gainera, Isma Mateo Eternal Runningeko munduko txapelduna izango dute entrenatzaile lanetan, eta haren entrenatzeko metodo gogorra ezagutuko dute probei aurre egin aurretik.

Talde galtzailea arriskuan egongo da gaurkoan, eta partaide batek garaiezin izateko aukera guztiak galduko ditu.

'Izan Invictus' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)