ETB1en, 21:00etan
Michel Berhocoirigoin gogoan, gaur, "Iparraldearen Orena" berezian
EITB Media
Zendu berri den nekazari, sindikalista, euskaltzale eta bakegilearen inguruko saio berezia eskainiko du programak.
Michel Berhocoirigoin nekazari, sindikalista, euskaltzale eta bakegilea zendu dela eta, "Iparraldearen Orena" saioak emanaldi berezia eskainiko du gaur. Gamarteko nekazariaren ehorzketen egunean, bere lekukotasuna emango du Jean René Etchegaray Baionako alkate, Euskal Hirigune Elkargoaren presidente eta Berhocoirigoinen abokatu eta lagunak.
Urte askotan sindikalistarekin lan egin zuen Maryse Cachenaut Euskal Laborarien Batasuneko kidearen hitzak ere bilduko dituzte; eta Pantxika Maitia eta Guillaume Irigoyen kazetarien gogoetek osatuko dute asteazken honetako saio berezia.
"Iparraldearen Orena" saioa ETB4n izango da ikusgai 15:00etan, eta ETB1en 21:00etan.