Itxi

3. denboraldia

"Irabazi Arte!"ren Bilboko aurrestreinaldirako gonbidapenak eskura daude dagoeneko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiako eta Iruñeko ekitaldien arrakastaren ondotik, larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian dute hitzordua telesailaren jarraitzaileek eta urtarrilaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

PRIMERAN plataformara (otsailak 2) eta ETB1era (otsailak 9) iritsi aurretik, Donostian eta Iruñean egindako "Irabazi Arte!"ren aurrestreinaldiak arrakastatsuak izan dira, eta larunbat honetako Gasteizkoa ere hala izatea espero da, ez baita sarrerarik geratzen. Dagoeneko eskuragai daude Bilboko emanaldirako gonbidapenak Euskalduna Jauregiko webgunean eta leihatilan.

Beste hiru aurrestreinaldietarako gonbidapenak zein azkar agortu diren ikusirik, argi dago "Irabazi Arte!"ren denboraldi berria iristeko irrikaz daudela jarraitzaileak: Nola ote daude Arene eta Jon moto istripuaren ondoren? Zein giro ote dute aurten Printzesen futbol taldean? Zer gertatuko ote da Amets-Kepa eta Olatz-Gorka bikote harremanekin? Zertan ote dabiltza Lili eta Malen?

Galdera guztien erantzuna, otsailaren 2an PRIMERANen eta otsailaren 9tik aurrera ETB1en, eitb.eus-en, EITBren YouTube kanalean eta "Go!azen"en appan.

'Irabazi Arte!' denboraldi berriaren aurrestreinaldia Baluarten

'Irabazi Arte!' denboraldi berriaren aurrestreinaldia Baluarten


 

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)