Itxi

4. denboraldia

EITBk "Irabazi Arte!"ren lehen aurrestreinaldia egingo du gaur Durangoko Azokan

EITB Media

Euskal kulturaren plazak eskaintzen duen aukera aprobetxatuko du EITBk Printzesak futbol taldearen kontuak azaltzen dituen saioaren laugarren denboraldia aurkezteko. Abenduaren 8an izango da hitzordua, Zugaza zineman kokatuta dagoen Irudienean, 12:00etan.

Ane Garmendia, Ainhoa Azpitarte, Sua Enparantza, Nahia Sillero eta Angela Lopez aktoreak

"Irabazi Arte!" telesailaren laugarren denboraldia jendaurrean aurkezteko baliatuko du EITBk Durangoko Azokaren testuingurua. Gaur (abenduak 8) egingo da aurrestreinaldia, Irudienean, Zugaza zinema aretoan, eguerdiko 12etatik aurrera. Bertan izango dira Printzesak futbol taldeko hainbat kide eta haiekin batera protagonista diren beste hainbat aktore: Sua Enparantza (Arene), Nahia Sillero (Nora), Ane Garmendia (Itsaso), Ainhoa Azpitarte (Olatz), Angela Lopez (Alaitz), Ander Rovira (Gorka), Aritz Basterra (Jon), Eriz Alberdi Martxelo) eta Dorleta Urretabizkaia (Eunate). Nerea Zendoia MAKUSIko arduradunak gidatuko du ekitaldia.

Izan ere, otsailean, haur eta gazteei zuzendutako MAKUSI EITBren plataforman estreinatuko da lehenik eta behin telesaila, eta ondoren izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

"Irabazi Arte!"ren atal berrietan ikusiko dugu denborak aurrera egin duela. Arene guztiz sendatuta dago eta futbol zelaira bueltatzeko prest, baina dagoeneko ez du ekiporik. Alaitzek Printzesen kontrol osoa du eta, ez hori bakarrik, Jon eta bera elkarrekin irteten daude. Nola izan liteke? Zer gertatu ote da hilabete guzti hauetan? Alabaina, Learoko bizitza guztiz astinduko duen zerbait gertatzeko zorian dago. Galder izeneko ikasle berri bat aurkeztuko da, denontzako ezezaguna, Arenerentzat izan ezik. Iker Barandiaranek beteko du Galderren papera.

Informazio gehiago (3)