Itxi

22:00etan

On Ximon familiaren abenturak berriro ere 'Irrikitown'en

A.H.

EITB

Horrez gain, Xabier Euzkitzek Julian Iantzi izango du gonbidatu 'Bizilaria' saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ikus-entzuleek eskatuta, On Ximon familiaren abenturak bueltan dira 'Irrikitown'en. On Ximotarrak, Arabako familia bat dira eta tetrabrick-eko ardoa ekoiztuz aberastu egin dira. Igande honetan, euren alaba, Eusko Kola negozioaren magnatearen semearekin ezkonduko dute. Ezkontza horrek eusko labeleko kalimotxoaren sorrera ekarriko du, uda honetako Euskal txosnetan arrakastatsuena.

Bestalde, Mexikoko Euskal Etxetik, Lupita eta Pantxok hitz egingo dute saioan. Euskal familiakoak dira bi mexikarrak eta proposamen berezia dute euskaldunentzat. Euren ustetan, Euskadiren eguna aldatu beharko litzateke eta Mexikon  poz handiz ospatzen den beste egun bat proposatuko dute aldaketarako: Ejertzitoaren eguna.

Amaitzeko, Xabier Euzkitzek oso gonbidatu berezia izango du bere 'Bizilaria' saioan, Julian Iantzi. Gonbidatuak erdi biluzik  dagoen Euzkitzeri masajea emango dio.

'Irrikitown' igande honetan emitituko da 22:00etatik aurrera ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)