22:15ean
Pertsonaia eta istorio berriak, gaur gaueko 'Irrikitown' saioan
A.H.
EITB
Saioak gainera, Igeldoko herritarrek duten hirugarren alternatibaren berri emango du: bilbotarrak izatea.
'Irrikitown'eko umore, istorio eta pertsonaia berriak izango dira protagonista gaur gaueko ETB1eko ordutegi nagusian, 22:15ean. Besteak beste, 'Listorreta' pertsonaia berria ezagutuko dute ikus-entzuleek, inor baino azkarragoa eta aztiagoa dela uste duen pertsonaia.
Bestalde, egun hauetan albistegietan toki handia izan duen Igeldoko herri-galdeketa independentista hartuko du hizpide saioak. Primizia moduan, Igeldoko herritarrek duten hirugarren alternatibaren berri emango da: Bilbotarrak izatea. Iñaki Azkuna alkatearen izenean ordezkaritza bat Igeldo auzora joan omen da, igeldotarrei bilbotarrak izateko aukera eskaintzera.
Horrez gain, oso galdera zaila egingo dute: Zer gertatuko litzateke zure alabak bere mutil lagun berria aurkezten dizunean, 'Patxirrin' (Kiko Rivera' Paquirrín' en seme eibartarra) dela konturatzen bazara?
'Irrikitown', gaur, 22:15ean, ETB1en.