22:15ean
Perretxiko haluzinogenoak jango ditu aitonak gaurko 'Irrikitown'en
A.H.
EITB
ETB1ko saioak, gainera, elkartasun maratoi bitxia antolatuko du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ETB1eko aurkezle famatuen azalean jarriko dira gaur 'Irrikitown'eko aktoreak; Julian Iantzi, Ilaski Serrano, Kike Amonarriz eta Xabier Euzkitzeren azalean, besteak beste. Gabonetan antolatzen diren elkartasun maratoien gaineko parodia egingo dute, eta bertan lortutako dirua Euskal Telebistarentzat izango da.
Bestalde, perretxiko haluzinogenoak jango ditu aitonak Saioaren erruz. 'Irrikitown'eko ohiko atal honen jarraitzaileek inoiz ez bezala ikusiko dute aitona, baserriko behiekin hizketan.
Horrez gain, Gipuzkoar paranoikoa-ri ideia paregabea bururatuko zaio Chillida Leku berriro irekitzeko: Bilboko sinboloz betetzea. Horren ustez, Bizkaiko hiriburuari lotutako ekimenei bakarrik ematen die dirua Eusko Jaurlaritzak.
'Irrikitown' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.