22:15ean
Esketx eta pertsonaia berriak, gaur gauean, 'Irrikitown' saioan
A.H.
EITB
Just for Euzkitze ilerako tindu berria erakutsiko dute, eta pertsonaia berri bat aurkeztuko dute: Goierriko kajera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gaueko 'Irrikitown' saioa esketx berriekin eta umorez gainezka dator. Hasteko, Ertzaintzaren azkeneko operazio berezian konfiskatu dituzten bonbak azalduko dituzte: kremazkoak, merengezkoak, esne-gainez egindakoak... Euskal Herriko politikarien segurtasuna arriskuan dago aurrerakuntza horiekin.
Astearteko saioak, gainera, Just for Euzkitze ilerako tindu berria aurkeztuko du. Xabier Euzkitze 'euskal George Clooney'ren ile zuria izateko produktu aproposa.
Gainera, Kike Amonarrizek aurkeztutako 'Tribuaren Berbak' saioaren gaineko parodia egingo dute, euskara gure mugetatik harago ere erabiltzen dela erakutsiz. Turkiarrek, esaterako, euskal turistei iruzur egiteko ikasi dute euskara.
Amaitzeko, pertsonaia berria aurkeztuko du saioak: Goierriko kajera, gure lurreko produktuen aldeko kontsumo ekologikoa defendatzen duen dendaria.
'Irrikitown' astearte honetan emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.