22:00etan
Zumaian, Getarian eta Zarautzen ibiliko da gaur 'Itsasontzi Baten'
A.E.|EiTB
Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas, besteak beste, Pili Manterolarekin eta Agustin Ezenarrorekin bilduko dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Estreinaldian harrera ona izan ondoren, gaur gauean ere istorioz gainezka etorriko zaigu 'Itsasontzi Baten'. Oraingo honetan, Zumaian, Getarian eta Zarautzen izango dira Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas.
Zumaiako flyschean olagarrotan hasiko du eguna Maitenak, eta lanak izango ditu ale bat harrapatzeko. Gero, Ibonek olagarro zopa prestatuko du belaontziko sukaldean.
Munduan zehar belaontzi batean bidaiatzen aritu den familia baten bizipenak ere ezagutuko ditugu. Gurasoak eta seme-alabak hamar urtez ibili dira nabigatzen.
Getarian, berriz, Ibonek eta Maitanek ezingo diote tentazioari eutsi, eta Iribar jatetxera sartuko dira janari eske. Bertan, giro ederrean, afaria egingo dute Pili Manterola sukaldariaren eta Agustin Ezenarro kazetariaren konpainian.
Kirola eta dibertsioa ere izango dira aste honetako saioan. Getarian, esaterako, boleibolean arituko dira, eta Zarautzen, bueltatxoa egingo dute Mollarrira. Ausartuko al dira hamalau metroko altueratik salto egiten?
Gaur gauean, 22:00etan hasita izango da ikusgai 'Itsasontzi Baten' saioa.