Itxi

22:00etan

Garbiñe Biurrun eta Elkanoren mundu bira, osteguneko "Itxi liburuak" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gaizka Arangurenek aurkeztutako saioan, Elkanorekin harremana duten toki eta lagunak ezagutuz joango da Garbiñe Biurrun.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osteguneko "Itxi Liburuak" saioan, Garbiñe Biurrun magistratua irakasle lanetan ikusiko dugu, Juan Sebastian Elkanoren historia modu original batean kontatzeko erronkari aurre eginez. Getariarra munduari bira eman zion lehen espedizioaren protagonista izatera nola iritsi zen deskubrituko dute bai ikasleek, baita ikus-entzuleek ere.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Elkanorekin harremana duten toki eta lagunak ezagutuko ditu Garbiñe Biurrunek. Nola ez, Elkanoren jaioterria, Getaria, bisitatuko dute, baita Donostiako Euskal Itsas Museoa eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria ere.

Arangurenek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Biurruni; tartean, Xabier Alberdi, Virginia Garcia eta Xabier Agote. Bestalde, testigantza pertsonalak ere izango ditugu, Aitor Arregi Elkano jatetxeko sukaldariarena eta Hondarribiko Urko eta Zigor Gonzalez anaiena, besteak beste.

Bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

"Itxi Liburuak" ostegun honetan izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)