22:30ean
Ainhoa Etxaide eta Zugarramurdiko sorginak, "Itxi Liburuak" saioaren gaurko atalean
EiTB
Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Logroñoko autofede-a oinarri hartu, eta historiaren mamira joko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur, 22:30ean, Zugarramurdiko sorginak izango dira "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Ainhoa Etxaide sindikalista irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu original batean konta dezan.
Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Logroñoko autofede-a oinarri hartu, eta historiaren mamira joko dute. Besteak beste, Akelarreko erregina izendatu zutenaren etxea ezagutuko dute.
Arangurenek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Etxaideri erronkari aurre egiten. Tartean izango dira Amaia Nausia historialaria; Ainhoa Agirre sorginen museoko arduraduna; Koro Irazoki; Inma Uranga eta Sorgin Haizea antzerki taldea.
Bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.
Euskal Herriaren historia ikasteko modu desberdin bat, ostegunero
Zortzigarren atala izango da ostegun honetakoa. Astero, pertsona ezagun bat ikusiko dugu ikaslez betetako ikasgela batean historia klase bat ematen. Aldez aurretik, ordea, egokitu zaion historia gaiari buruzko azalpen eta ariketa praktikoak jasoko ditu, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta. Joan den astean, Aitzol Atutxak Ezkabako ihesa azaldu behar izan zuen, eta ederki erantzun zion erronkari.
"Itxi Liburuak" saioa ostegunetan ETB1en eta eitb.eus-en dago ikusgai.