Itxi

22:30ean

Pilotaren historian barrena, Ane Irazabal kazetariarekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, pilotaren jatorria, bilakaera eta modalitate ezberdinak izango dituzte aztergai, aditu eta gonbidatu ezberdinekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, pilotaren historia izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Oraingoan, Ane Irazabal kazetariak izango du irakasle postuan jarri eta gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean kontatzeko erronka.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, pilotaren jatorria ezagutu eta kirol honek dituen modalitateak izango dituzte aztergai, baita pilotalekuen bilakaera eta garrantzia ere.

Aranguren eta Irazabal hainbat gonbidaturekin elkartuko dira: Tiburtzio Arraztoa, Joxe Mari Mitxelena, Daniel Carballo, Juan Mari Juaristi, Olatz Arrizabalaga eta Felix Espilla. Ondoren, Ane Irazabalek gonbidatu horiekin ikasitakoa azaldu beharko du ikasgelan, eta bisitak ere izango ditu, Reyes Azkoitia pilotari ohia eta Ibon Aldazabal Miamitik etorri berri den puntista ere bertan izango baitira.

"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)