Itxi

22:30ean

Belle Époque garaia Ilaski Serranorekin, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Belle Époque garaian, Donostia eta Biarritzeko kaleetan bizi zitekeen giroa, hiriaren eraldaketa eta aristokraziaren iritsiera eta glamourra aztertuko dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Belle Époque garaia izango da "Itxi Liburuak" saioaren ikasgai berria. Ilaski Serrano kazetariak izango du, aste honetan, irakasle postuan jarri eta gaia modu ezberdin eta entretenigarri batean kontatzeko erronka.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Belle Époque-ak gure inguruan izan zuen eragina ezagutzeko aukera izango dute: Donostia eta Biarritzeko kaleetan bizi zitekeen giroa, hiriaren eraldaketa eta aristokraziaren iritsiera eta glamourra.

Elkarrizketatuen artean izango dira: Pedro Berriochoa, Alexandre de la Cerda, Gurutze Ormaza, Berta Etxeberria, Amaia Garcia eta Serge Isteque.

Garai eder horri buruz ikasitako guztia, Maria Cristina hotelera gerturatutako ikasleei azaldu beharko die gero Ilaski Serranok. Kamera aurrean duen komunikatzeko trebetasuna nahikoa izango al da ikasleak Belle Époque-an murgiltzeko? 

"Itxi Liburuak" ostegunetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)