22:30ean
Serial killerrak eta gure historiako pasarterik ilunenak, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan
EITB Media
Gaizka Arangurenekin batera, June Ansoleaga izango dute gonbidatu eta berak ikasitako guztia azaldu beharko die Beasaingo Igartza jauregira gerturatuko diren ikasleei.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, gure historiaren hainbat pasarte ilun izango dira "Itxi Liburuak" saioaren hizpide eta gaia gertutik ezagutzeko, June Ansoleaga kazetaria izango dute bidelagun.
Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Euskal Herrian garai desberdinetan izan diren krimenak ezagutzeko aukera izango du. Bertso-paperen bidez jasotako testigantzak, gertakarien inguruko usteak eta ezkutuko kontuak izango dira hizpide.
Hori guztia kontuan hartuta, hainbat gonbidaturen eskutik, istorioek gordetzen dituzten sekretuak ere ezagutuko dituzte. Tartean izango dira: Beñat Hach Enbarek, Patri Urkizu, Modesto Arrieta, Leire Berasaluze, Leire Padilla, Xole Mari Luz eta Jose Mari Esparza, besteak beste.
Krimenen inguruan ikasitako guztia Beasaingo Igartza jauregira gerturatutako ikasleei azaldu beharko die gero June Ansoleagak, baina ez edonola. Isobara eta borrasken aurrean duen trebetasuna baliagarria izango zaio krimenen hodei beltzen inguruan aritzeko?
"Itxi Liburuak" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.