Itxi

22:30ean

Iker Galartza eta Frantziako Tourra, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Txirrindularitzak eta bereziki Frantziako Tourrak euskaldunongan pizten duen pasioa izango da aste honetako ikasgaia. Hori jorratzeko, txirrindulari, kazetari, zale zein adituen laguntza izango du Galartzak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko "Itxi Liburuak" saioan txirrindularitza eta, zehazki, Frantziako Tourra izango dituzte mintzagai. Bereziki, Tourrak euskaldunongan pizten duen pasioa izango da ikasgai berria eta Iker Galartza aktoreak izango du, oraingoan, irakasle postuan jarri eta gaia kontatzeko erronka.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, txirrindularitza itzuli handienarekin zerikusia duten istorio eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango du. Frantziako Tourra bizikleta gainetik eta errepide ertzetik bizitzeko tartea izango da; eta, horretarako, txirrindulari, kazetari, zale zein adituen laguntza izango du Galartzak. Hala, saioan izango dira Xabier Usabiaga, Arritxu Iribar, Joseba Beloki, Marino Lejarreta, Martxel Toledo eta Ander Izagirre.

Ondoren, munduko kirol ikuskizunik handienetako baten inguruan ikasitako guztia  ikasleei azaldu beharko die Iker Galartzak, baina ez edonola. Beti erakutsi ohi duen umorea nahikoa izango al da Frantziako Tourraren orrialde garrantzitsuenak modu erakargarrian irakasteko?  

"Itxi Liburuak" saioa ostegunetan dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Bideoak (1)