22:15ean
Lauroba taldeko bateria-jotzailea, gaurko 'Itxuroso' saioan
ETB
Familiaren presioak bultzatuta itxura aldatu nahi duen zornotzar bat, tuppersex komertzial bat eta lan-elkarrizketa batera doan emakume bat hartuko dituzte Maite Eskarmendik eta Unai Goikoleak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Astero bezala, herritar batzuei itxura aldatuko die Euskal Telebistako "Itxuroso" saioak.
Oraingoan, besteak beste, familiaren presioak bultzatuta itxura aldatu nahi duen gazte zornotzar bat, tuppersex komertziala den emakume ondarroar bat eta Lauroba taldeko bateria izango ditugu gaurko saioan. Maite Eskarmendi eta Unai Goikolea aurkezleek janzkera aldatzea ere proposatuko diete, azken joerei jarraituz.
Lorena Lauzirika zornotzarrak 25 urte ditu eta, familiaren kritikez nazkatuta, itxuraldaketa erradikal baten bila etorri da “Itxuroso” saiora. Bizkaitarrak, erosotasuna dotoreziaren gainetik jarri izan du beti, eta Maitek eta Unaik biak uztartzen irakatsiko diote. Aldaketa handia egingo diote, eta ama liluraturik geratuko da.
Mertxe Azpiri ondarroarrak 52 urte ditu eta tuppersex komertziala da. Itxuraldaketari inolako beldurrik ez diola esan die gure aholkulariei, oso ausarta dela eta aldaketak oso gustuko dituela. Pertsonaia famatuen artean gustukoena Lucia Bosé duela esan ostean, Maite eta Unai martxan jarriko dira antzeko estiloa bilatzeko asmoarekin.
Hirugarren itxuraldaketa Lauroba taldeko bateria-jotzailea den Haritz Laurobak jasoko du. Estilo zehatzik gabeko mutila da, eta itxuroso joatea eta kontzertuetan behar duen erosotasuna konbinatzea eskatuko du. Maitek eta Unaik hiru look ezberdin proposatuko dizkiote: klasikoa, kontzertu baterako look-a eta look casual bat. Zein aukeratuko ote du Haritzek?
Horrez gain, Maitek eta Unaik erronka hirukoitza gainditu beharko dute. Dani, David eta Xabi lagunak dira eta Bartzelonara bidaiatuko dute laster, internet bidez ezagutu dituzten hiru neska ezagutzera. Haiekin aurrez aurre izango direla eta, urduri daude gazteak, eta janzkera aldatzeaz gain, ile-apaintzailearen eskuetan jarriko dira.
Azken bi gonbidatuak Rocio Martinez donostiarra eta Adri ingeniaria izango dira. Lehenengoak bere estiloa "iluna" dela esaten du, eta gotiko etiketa gustuko duela. Gure aholkulariek kolorez betetako look erromantikoa proposatuko diote, eta bere burua oso polit ikusiko du Rociok. Adri ingeniaria da, eta langabezian dago. Lehen inpresioak garrantzitsuak dira, eta egun batzuk barru izango duen lan-elkarrizketarako gomendio bila jo du Maite eta Unairengana.
Ez ezazu galdu "Itxuroso", gaur, 22:15ean, ETB1en.