Itxi

22:30ean

Arantxa Orbegozo txirrindularia izango da gaur "Itzulera" saioko protagonista

EiTB

Leer en Castellano

Euskal Herriko lehen emakumezko txirrindularitza taldeko partaidea izan zen "Txitxi". Bere ibilbidea eta bizipenak hobeto ezagutuko ditugu atal honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Arantxa Orbegozo, Txitxi, izango da Agustin Ezenarrok aurkeztutako "Itzulera" saioan.

Euskal Herriko lehen emakumezko txirrindularietako bat izan zen Arantxa Orbegozo. Hala, lorpen hori nahikoa litzateke beste edozeinen ibilbide profesional azpimarratzeko, baina, abenturaz jositako bizitza batean lorpen bat gehiago besterik ez da tolosarraren kasuan.

Bere eskutik, harreman estuz lotutako lagun talde bat noraino irits daitekeen ikasiko dute. Horrez gain, txirrindulari itxura edukitzera gehiago gerturatuko dira atal honetan, baina, martxa zikloturista egin aurretik lan asko dutela ohartuko dira. Gainera, beraien artean indarrak neurtzen aritu beharko dira Olinpiadetako kirol tipiko batzuetan.

Arantxak kontatzen duenak denen bihotzak irabazten ez baditu, kontatzeko duen intentsitateak eta emozioak egingo du. Izan ere, bizitzeko filosofia pertsonal batekin hankak lurrean edukita hegan egitea lortu baitu.

"Itzulera" saioa, asteartero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)