22:15ean
'Stars. Izarrak Kalean' lehiaketa Iruñean izango da gaur gauean
A.H.
EITB
Lau lehiakide berriek ordubete izango dute euren ikuskizuna prestatzeko, eta kaleko jendeak erabakiko du zein den horien arteko abeslaririk onena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gaueko 'Stars. Izarrak Kalean' saioa Iruñean izango da, lau lehiakide berrirekin. Iruñeko Karlos III.a kalean eta Sarasate pasealekuan izango dira bi norgehiagokak. Lehenengoan. Elizondoko Leire Onsalo (17 urte) eta Iruñeko Fermin Iriarte (70 urte) izango dira nor baino nor gehiago. Bigarren txandan, Ander Iruretagoiena (19 urte) eta Amaia Apezteguia eta Mikel Alcasena (18 eta 25 urte) bikotea arituko dira.
Ohi denez, Maria Amolategik ustekabean harrapatuko ditu lau lehiakideak, eta ordubete izango dute ikuskizuna prestatzeko. Ondoren, Haritz Leteren eskutik, euren kantaldiak entzungo ditugu. Kaleko publikoak erabakiko du onena zein den, bakoitzaren kutxara txanponak botata. Diru gehien bilduko duen lehiakideak irabaziko du norgehiagoka.
Osteguneko saioaren garaileak final handirako txartela lortuko du. Orain arteko saioetako irabazleak Leire Badiola eta Sasha Smith eta Pablo Zufiaurre bikotea izan dira.
'Stars. Izarrak Kalean' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.