Itxi

22:35ean

'Stars, Izarrak Kalean'en final handia, gaur gauean, ETB1en

A.E.

EITB

Leire Badiola mutrikuarra, Sasha Smith eta Pablo Zufiaurre donostiarrak, Elizondoko Leire Onsalo, eta Jonatan Yelamos bilbotarra arituko dira nor baino nor gehiago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Stars, Izarrak Kalean' saioaren final handia eskainiko da 22:35ean, ETB1en. Aurreko saioetan irabazle izan diren lehiakideek parte hartuko dute final handi honetan. Leire Badiola mutrikuarra, Sasha Smith eta Pablo Zufiaurre bikote donostiarra, Elizondoko Leire Onsalo, eta Jonatan Yelamos bilbotarra arituko dira nor baino nor, 'Stars, Izarrak Kalean' finaleko 1.000 euroko saria eskuratzeko.

Aurreko saioetan herri bakarrera bisita egin dute, baina finalean, Gipuzkoako bi lekutan  izango dira: Zarautzen eta Donostian, hain zuzen ere. Zarautzen aurrez aurre Leire Badiola Jeten 'Are you gonna be my girl' abestuz, eta Leire Onsalo Lainen 'Ez nazazu iratzarri' kantarekin arituko dira. Bigarren aurrez aurrekoan, Donostian, bertakoak diren Sasha Smithek eta Pablo Zufiarrek Santutxuko Jonatan Yelamosekin neurtuko dituzte indarrak. Hurrenez hurren, Itoizen 'Lau Teilatu' eta Ken Zazpiren 'Irudi biluztuak' kantatuko dituzte.

Kanporaketa horien ondotik, irabazleen artean izango da finala. Donostiako Kontxan egingo da final handi hori. Bertako emanaldian jakingo dugu Euskadiko ahotsik onena zein den eta nork irabaziko duen azken saria: 1.000 euro.

'Stars. Izarrak Kalean' Pausoka ekoiztetxearen formatu originala da; Warner Brosek Cannesen antolatzen duen MIPFORMATS jardunaldiaren azken edizioan bost formatu onenen artean egon zena. ETB da formatua pantaila txikira eramaten lehena, baina dagoeneko Estatu Batuetako eta Turkiako banatzaileen artera zabaldu da.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)