Stars. Izarrak Kalean
Jonatan Yelamosek irabazi du 'Izarrak Kalean' saioko final handia
L. P.
eitb.eus
Santutxuko gazteak Sasha Smith eta Pablo Zufiaurre garaitu eta finalerako txartela eskuratu zuen. Final handian Leire Badiola izan du aurkari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Santutxun bizi den 15 urteko Jonatan Yelamos izan da Euskal Telebistako 'Stars. Izarrak Kalean' talent show final handiko irabazlea. Pianoa eta gitarra jotzen dituen gazte hau txikitatik ibili izan da musika munduan sartuta. Gustokoen duen abeslaria Malu da, baina finalerako beste talde batzuk aukeratu zituen.
Lehenengo finalerdia
Finaleko lehenengo norgehiagoka Zarautzen izan zen. Bertan neurtu zituzten euren ahotsak Leire Onsalo elizondarrak eta Leire Badiola mutrikuarrak. Leire Olasok Lain taldearen ‘Ez nazazu iratzar’ abestia aukeratu zuen. Mutrikuarrak, bestalde, kanta ingeles baten aldeko apustua egin zuen.
Bi emankizunak bukatuta, publikoak bota zituen txanponak zenbatu zituen Haritz Lete aurkezleak. Olasok 19,91 euro irabazi zituen, eta, Badiolak, 22,68 euro. Jeten ‘Are You Gonna Be My Girl’ kantaren interpretazioarekin kaleko jendea konkistatu zuen, eta, aldi berean, finalerako txartela eskuratu ere.
Bigarren finalerdia
Bigarren finalerdia Donostian izan zen. Bertan, Sasha Smith eta Pablo Zufiaurre donostiarrek 15 urte dituen Santutxuko Jonatan Yelamos gaztetxoa izan zuten aurrez aurre. Bakarlariak eta baita bikoteak ere euskal kantak aukeratu zituzten norgehiagoka honetarako. Jonatanek Ken Zazpiren ‘Irudi biluztuak’ abestu zuen eta Sasha eta Pablok Itoizen ‘Lau Teilatu’ aukeratu zuten.
Abestu ostean, txaponak biltzeko garaia ailegatu zen. Irabazlea Jonatan Yelamos bilbotarra izan zen, 10,72 euroko aldearekin. Donostiako bikoteak 17,79 euro batzea lortu zuen, eta, Jonatanek, 28,51 euro.
Final handia
Finalerdietako tentsioak atzean utzita, final handiko momentua heldu zen. Donostiako Kontxan, publikoaren aurrean aritu ziren Jonatan Yelamos eta Leire Badiola. Momentu erabakigarri honetarako santutxuarrak La Oreja de Van Gogh taldearen ‘Deseo cosas imposibles’ abestia kantatu zuen eta Leire Badiolak Gabituren ‘Zeu, zeu, zeu’.
Irabazlea kaleko jendeak aukeratu behar zuen eta adi-adi egon ondoren txanponak bata edo bestearen kutxatilan bota zituzten. Azkenean, Leirek 34,11 euro batu zituen eta Jonatenak 50,18 euro. Beraz, santutxuarra da euskal ahotsik onena eta ‘Stars. Izarrak Kalean' lehiaketaren irabazle handia. Jendeak kutxatiletara botatako diruaz gain, 1000 euroko sari nagusia eraman du etxera Jonatan Yelamos gazteak.