Itxi

Bigarren edizioa

Alex Sardui eta Maria Amolategi, 'Izarrak Kalean' saioko aurkezleak

Ekainaren bukaeran hasiko da 'Stars. Izarrak Kalean' saioa, eta dagoeneko saioan parte hartzeko bideo-castinga bidali dutenekin grabazioak hasi dituzte.

'Stars. Izarrak Kalean' saioaren bigarren edizioa martxan hasi da. Maria Amolategik, Sugan taldeko abeslariak, eta Alex Sarduik, Gatibuko abeslariak, aurkeztuko dute ekainaren bukaera aldera ETB1en hasiko den lehiaketaren denboraldi berria. Aurtengo edizioa nobedadez eta sorpresaz beterik dator. Aurreko edizioan bezala, bi aurkezleek artistak kalean abesten jarriko dituzte, kaleko jende anonimoa epaile bilakatuz, eta diru gehien lortzen duen artista izango da irabazle. Iazko edizioak erantzun eta parte hartze garrantzitsua izan zuen denboraldi guztian zehar.

Pausokak eta ETBk elkarlanean ekoiztutako saioan parte hartzeko 80 gaztek bidali dituzte casting-bideoa eitb.eus-en bitartez. Bidalitako bideo horiek guztiak, orain saioko arduradunek zehatz-mehatz aztertuko dituzte eta aukeraketa horretatik bigarren edizioko lehiakideak aukeratuko dira.

2.000 euroko saria dago jokoan! Horietatik 1.000 saioaren irabazleak eramango ditu, beste 1.000 euroak berriz, Gaztea 25 urteren eskutik etorriko dira, eitb.eus atarian martxan jarriko den lehiaketaren irabazleak poltsikoratuko ditu.

Informazio gehiago (1)