STARS. IZARRAK KALEAN
Nahia Martinez izan da laugarren saioko irabazlea, Gasteizen
EITB.EUS
EITB
Beasaingo gaztea Irantzu Rojorekin lehiatu da finalerdian eta finalean. Biak ederki aritu diren arren, azkenean, Nahiaren goxotasuna Irantzuren indarrari gailendu zaio.
Gasteizen izan dira Maria Amolategi eta Alex Sardui aste honetan, 'Stars. Izarrak Kalean' saioko laugarren programan. Euren talentua erakusteko irrikan dauden bikote bat eta hiru bakarlari ezagutu ditugu oraingoan: Olaia eta Julen, Irantzu Rojo, Nahia Martinez eta Lorea Piedra.
Lehen finalerdia
Olaia eta Julen gipuzkoarrak izan ditu aurkari Irantzu Rojok lehen finalerdian. Doctor Deseoren "Corazón de Tango' kanta abestu du bikoteak, eta Alexandra Burkeren "Hallelujah" kanta aukeratu du Irantzuk.
Bi emankizunak bukatuta, publikoak bota dituen txanponak zenbatu dituzte Alex Sarduik eta Maria Amolategik. Bikoteak 20,56 euro lortu dituzte, eta Irantzu Rojok, 36,45 euro. Beraz, Irantzu Rojo basauriarra izan da lehen finalerdiko irabazlea.
Bigarren finalerdia
Bigarren finalerdian, Nahia Martinez beasaindrra eta Lorea Piedra izan dira taularen gainean, nor baino nor gehiago. Passengerren 'Let Her Go' aukeratu du Nahiak; The Blues Brothers eta Aretha Franklinen "Think" kanta, berriz, Loreak.
Txanponak zenbatzeko ordua iritsi denean, argi gelditu da ikus-entzuleen iritzia: 22,18 euro eman dizkiote Loreari, eta 54,84 euro, Nahiari. Honenbestez, Nahia Martinez izan da bigarren finalerdiko irabazle argia.
Finala
Irantzu Rojo eta Nahia Martinez lehiatu dira laugarren saio honetako finalean. Ken Zazpiren "Itsasoa Gara" abestia aukeratu du Nahiak finalerako. Irantzuk, berriz, AC/DCren "You Shook Me All Night Long" kanta abestu du. Ikuskizun ederra eskaini dute biek, baina Nahia Martinezek (76,52 euro) baino diru gutxiago eskuratu du Irantzuk (23,44 euro). Nahia Martinez beasaindarra izan da, beraz, Gasteizko irabazlea, 'Stars. Izarrak Kalean' lehiaketaren final handirako txartela eskuratuz.
tela eskuratuz.