Itxi

Jai Alai Winter Series

'Jai Alai: Azken hegaldia' dokumentalaren azken atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Euskal Herrian zabaldu duen olatu itxaropentsua jorratuko du azken atal honek. Ondoren, Jai Alai Winter Series txapelketako finala berriz ere ikusgai izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astelehenero ETB1 zestaren txoko bilakatu du Jai Alai Winter Series txapelketak. Hortaz, gaur gauean, Jai Alai: Azken hegaldia dokumental saioaren hirugarren eta azken atala eskainiko da ETB1en eta eitb.eus. Aurrekoetan Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal pilotaren historian inflexio puntua izan zela ikusi genuen. Orain, berriz, Jai Alai Winter Series txapelketak Euskal Herriko zesta puntan ekarri duen itxaropen olatuaren isla izango da dokumentala. Astelehen gauero Gernikako frontoia aurreikuspen guztien kontra beteta ikusi dugu. Zesta puntaren bizkunde hau txapelketan zehar ikusi duten protagonista eta eragileen iritziak bilduko ditu saioak: zestalari eta zestalari ohi, antolatzaile, babesle, EITBko arduradun eta hedabide berezitu, besteak beste.

Gernika-Lumako Jai Alai pilotalekua

Jai Alai: Azken hegaldia-ren azken atala 22:30ean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Ondoren, atzo Gernikan jokatutako Jai Alai Winter Series txapelketaren finala eskainiko da berriz ere.  Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15). 2.000 zaleren aurrean jokatu da final handia Gernikako Jai Alai frontoian.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)