22:30ean
Alboka doinuak eta muxu bereziak, gaur, "Jateko Modukoa" saioan
EITB Media
Klaudio Landak gidatutako saioko gonbidatu nagusia Galder izango da. Bere bihotza konkistatzen saiatuko direnak, berriz, Arrate, Garazi eta Anne.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Jateko Modukoa" saioaren gaurko atalean, Arrate bilbotarra, Garazi burlatarra eta Las Carrerasko Anne, Galder gonbidatu bilbotarraren bihotza konkistatzen saiatuko dira. Sukaldeaz gain, alboka doinuak, kalejira zein muxu bereziak izango dira protagonista gaurko saioan.
Fisika ikaslea izanik, oso mutil ordenatua da Galder. Hartara, bere bizitzara egonkortasun emozionala ekarriko dion neska baten bila etorri da "Jateko Modukoa" saiora; konpromisoari beldurrik ez dion norbait aurkitu nahi du. Anne abenturazalea da, Arratek printzesatzat du bere burua, eta Garazi folklorezaleari bereziki sexiak iruditzen zaizkio mutil bizkaitarrak. Norekin izango du kimika gehien Galderrek?
Bilbotarrak ez die lan erraza jarriko sukaldariei: lehen errezetarako, Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatuko du, eta bertako plater tipiko bat prestatzeko eskatuko die. Bigarrenerako, aitona-amonen etxean jan ohi duen errezeta kozinatu beharko dute.
Baina sukalde kontuez gain, neskek Galderrekin bakarka izango dituzten hitzorduak baliatuko dituzte euren "ligoteo" estrategiak aurrera eramateko. Muxu bereziak eman eta jasoko ditu gonbidatuak.
"Jateko Modukoa" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.