Itxi

22:30ean

Maitasunean esperientzia handia duten gizon-emakumeak, gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioan

EITB media

Leer en Castellano

Xanti, Xabier eta Ion sukaldariak Saioa gonbidatuaren bihotza limurtzen ahaleginduko dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Klaudio Landaren gidaritzapean, "Jateko Modukoa" saioaren beste atal bat egongo da ikusgai ETB1en gaur gauean. Oraingoan, maitasunean esperientzia handia duten pertsonak izango dira protagonista: Ibarrako Xanti, Ormaiztegiko Xabier eta Ihabarreko Ion izango dira Saioa gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek: lehen bi platerak, berak proposatutakoak, eta postrea, sukaldari bakoitzaren aukerakoa.

Emakume boteretsua da Saioa, eta jendea adinarekin aspergarria bilakatzen dela uste du. Agian horregatik egon da hiru aldiz ezkonduta... Esperantza galdu gabe, erritmoa jarraituko dion gizon berezi baten bila etorri da "Jateko Modukoa" saiora. Zein sukaldari gustatuko zaio lehen begi kolpean, energiaz gainezka dagoen Ion, Xanti natural eta gardena ala Xabier serioa?

Saioak ez die lan erraza jarriko sukaldariei: abenturazalea da Sondikakoa eta lehen errezetarako bere herrialde gogokoeneko plater bat aukeratu du. Bigarrenerako, aldiz, pelikula klasiko batean oinarritutako errezeta kozinatu beharko dute.

Ohi denez, sukaldariek Saioarekin bakarka duten hitzordua baliatuko dute sondikarra hobeto ezagutzeko. Gauzak oso argi dituen emakumea da, baina, eta ez die erraz jarriko. Lortuko dute sukaldariek Saioaren izotzezko bihotza urtzea eta bera limurtzea?

Behin betiko erabakia hartzeko azken pausoa postrea izango da, eta sukaldariek euren errezetarik onenak ekarriko dituzte etxetik. Azken dastaketa baino lehen, gizonek gonbidatua limurtzen saiatzeko azken hitzak esateko aukera izango dute. Saioak hiru menuak dastatuko ditu nork prestatu dituen jakin gabe. Gehien gustatu zaizkion platerak bere gonbidatu gustukoenak prestatu ote ditu?

"Jateko Modukoa" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)