Your browser doesn't support HTML5 video.
JA Sukalerrian
Kuia ekologikoak nola landatzen dituzten eta haien onurak zeintzuk diren azaldu dizkigu Zarauzko Mikelek
Duela zazpi urte martxan jarri zuten Zarauzko Gurmendi baserrian Lurreko Bizia proiektua, barazki ekologikoa ekoitzi eta merkaturatzeko. Mikel Eizagirrek azaldu digunez, orain udaberrian landatutako kuiak batzen dituzte. Osasunerako onuragarriak ei dira, Omega 3 eta bitamina asko dituztelako.