Your browser doesn't support HTML5 video.
JA Sukalerrian
Otarrainxka piruletak prestatu dizkigute Bilboko La Pizarra tabernan
Duela hiru urte zabaldu zuten sukaldaritza tradizionala oinarri duen taberna hau. Plater guztiei, halere, ukitu berria ematen diete, eta ikatza erabiltzen duen Hosper labe berezitik igarotzen dira gehienak. Otarrainxkak eta karamelua erabilita, brotxeta berezia prestatu digute.