13:15ean
Belen Urrutia sukaldaria, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Elbeteko ostatuko sukaldariak egingo du eguneko errezeta: jogurt mousse ekologikoa mango purearekin eta piku biskuita.
Astean behin, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko aurkezleari atsedenaldia emango diote, eta beste sukaldari batek hartuko du haren lekua sutegian. Gaur eguerdian, Belen Urrutia Elbeteko ostatuko sukaldariak egingo du eguneko errezeta, eta Joseba laguntzaile bihurtuko da. Esnearekin egindako bi postre prestatuko ditu Belenek: jogurt mousse ekologikoa mango purearekin eta piku biskuita.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" 13:15ean izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.